XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Angulak ilberrian, perretxikoak ilbetean Ilargiari erreparatzen ikasi gure arbasoengandik.Ilargiaren gora-beherek landareetan, zuhaitzetan, itsasoan, gure baitan duten eragina lehen ere aipatua dugu orrialde honetan.
Horiez gain, gure nekazariek eta arrantzaleek beste zenbaitetarako ere erreparatzen diote ilargiari, halanola, sagardoa eta txakolina botilatzeko, txerria hiltzeko, perretxikoak biltzeko, angula harrapatzeko, ilea mozteko... nahiz eta Euskal Herriko lurralde ezberdinetan, alor honetan ere denok ados jartzea nekeza izan.
Oraindik orain, erdal aldizkari batean irakurriak ditut lerro hauek:
Gurean, D. Resurrección María de Azkuek jasotako testigantzei kasu eginez, ohiturak, lekuan lekuko zenbait aldakuntzaz, ildo nagusi batetik etorri dira.
Bizkaitik datorkigu beste hau:
Gipuzkoa aldean berriz, ilbehera nahiago izan dute eginkizun honetarako, nonbait, umeari dagokionean behintzat.
Halere Goierrikoak ez datoz inorekin ados.
Ordizian esaten omen dute,
Asto nahiz ardiari ilea mozteko ere Gipuzkoa aldean ilbehera izan omen da egokien, Azkuek dioskunez.
Gaurregun ere ohitura berak jarraitzen du artzaien artean.
Aizarnazabalgo Manuel Gorriti, artzai gazteak ez ditu hogeitamar urte izango oraindik eta aurrekoengandik ikasita, beti ilbeheran egiten du lan hori.
Berak dioenez, ilbeheran moztutako ilea zuriagoa eta ederragoa hazten da eta jaiotzen dena sendoago etortzen da.
D. Jose Migel Barandiaranek gauza bitxiak jaso ditu alor honetan.
Leku batzutan ostiralez mozten omen diete ilea ardiei.
Izan ere,
Gizasemeontzat ere aholku guztiz zehatz eta praktiko hau Barandiaranek jasoa dugu: